PIEZAS dokumentalaren aurkezpena Guggenheim Museoan

Joan den azaroaren 30ean “PIEZAS: transformación social” dokumentalaren aurkezpena Bilboko Guggenheim Museoko auditorioa bete zuen, Fair Saturday programaren barruan egindako ekitaldi batean.

Dokumentala “Eman minutu bat hezkuntzaren alde” lehiaketa irabazi zuten Mikel Unzue eta Koldo Perezek egin dute. Haiek izan ziren, Neda eta Adrian lankideekin batera, filmaren garapen prozesua eta helburua asaldu zetenak.

Dokumentalean hezkuntza arloko hainbat eragileren testigantzak jasotzen dira, ala nola, hezkuntza eta ikerketako profesionalak eta Filipinetako eta Euskadiko haurrak.

Nélida Zaitegi hezkuntzan aditua, dokumentalaren ardatz nagusia izanda, hezkuntza-esparruko errealitate ezberdinak eta honen izugarrikeria islatzen saiatzen da.

FOTO:JORDI ALEMANY 07/04/17 NELIDA ZAITEGI, CONSEJO ESCOLAR

Hezkuntzan egiten ari diren eraldaketa akademiko eta familien funtsezko eginkizunari buruz hitz egin zen, eta baita ikasteko eta gaitasunak garatzeko metodoen aldaketa garrantzitsuez ere.

Dokumentalaren protagonistetako batzuk ere bertaratu ziren eta filma lehen aldiz ikusi ondoren, ikusleekin iritziak partekatzeko aukera izan zuten.

Herri Irratiko Ramon Bustamantek aurkestu zuen ekitaldia.

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *