Sari-banaketa ekitaldiari buruzko berriak

Gaur, maiatzak 13, bi hilabete bete dira EITBko multibox aretoan “Eman minutu 1 duintasunaren alde” lehiaketaren X. edizioaren sari-banaketa ekitaldia atzeratu zenetik, ondo dakizuenez COVID- 19ren ezarritako osasun-alarmaren ondorioz.

UNESCO Etxetik jakinarazi nahi dizuegu alarma-egoera amaitu eta osasun-baldintza gorenak betetzen direnean, antolatuko dela “Eman minutu 1 Duintasunarenaldeā€ lehiaketaren X. edizioaren sari-banaketa, EITBren multibox aretoan. Horretarako, EITBko zuzendaritzarekin arremanetan gabil informazio guztia jasotzeko.

Ekitaldiaren deialdia behar besteko aurrerapenaz jakinaraziko da, agintariek, parte-hartzaileek, artistek, finalistek eta bertaratutakoek parte hartzea programatu ahal izan dezaten.

Zuen ulermena eskertzen dugu eta espero dugu ekitaldian laster elkar ikustea.

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *