June Calsor ONE izeneko lehen single eta bideoklipa aurkezten dizkigu, NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuetan oinarrituta

June Calsor kantari eta konpositore donostiarrak ONE izeneko lehen single eta bideoklipa aurkezten dizkigu gaur.

Abestiak batasunaz eta mugarik gabeko maitasunaz hitz egiten du, hegoak eman eta eraldatu egiten gaituzten indar saihestezin gisa. Single hau Amalur debut albumaren lehen aurrerapena da, 11 abestik osatzen dute, eta soularen eta jazzaren soinuak eta pop eta R&B modernoaren erritmoak modu leun eta dotorean nahasten ditu.

Soinu eta letra introspektibo horiek erritmo gozo eta distiraz betetako bidaia paregabe batera garamatzate. NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuetan oinarrituta, albumak norberaren eraldaketa, mundua eraldatzeko bide bat bezela aurkezten du. 

Musika-proiektua, Meta! kultura-proiektuen deialdian hautatua eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Goteo plataformaren laguntzarekin, finantziazio kolektiboari esker aurrera eraman ahal izan da. Gaur egun, mikromezenasgo edo crowdfunding bezala ezagutzen dena.

UNESCO Etxeak proiektua babesten du, eta zuzendariak liburuaren hitzaurrea sinatzen du, abestien letrak eta ilustrazioak jasoko dituena.

Sare Sozialak: 

Facebook: https://www.facebook.com/junecalsor

Instagram: https://www.instagram.com/junecalsor

Youtube: https://www.youtube.com/junecalsor

Twitter: https://twitter.com/JuneCalsor

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *