Sustatu dezagun kulturartekotasuna: Azaroaren 20an, BBK aretoan

“Indarra desberdintasunetan datza, ez antzekotasunetan”

Stephen R. Covey

Datorren azaroaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko BBK Aretoan, Kultura Arteko Bitakora Koadernoaren amaiera ospatuko da. Bertan, protagonistek, ikaskuntza-komunitateko partaideak eurak izanik, beren bizipen eta esperientzia pertsonalak azaldu eta kontatuko dizkigute, eta beren kulturaren zati txiki bat erakutsiko digute, dantza, musika eta emanaldi ezberdinen bitartez, euren trebetasun eta gaitasun artistiko desberdinei esker.

Zure buruari galdetzen badiozu zergatik den garrantzitsua kultura-adierazpenen aniztasuna bultzatzea, UNESCOren arabera, kulturartekotasunak gizarte-kohesioa sustatzen du eta garapen iraunkorrerako giro eroalea sortzen laguntzen du. Era berean, kultura-aniztasunak gizarte-justizian, ekitatean eta inklusioan oinarritutako gizarteak eraikitzen laguntzen duela uste da. Hala nola, bazterkeria-arriskuan dauden gutxiengoen marjinalizazio-arazoak desagerrarazten edo murrizten laguntzen du. Ondorioz, “kultura-aniztasunak hautabideak zabaltzen ditu; hainbat gaitasun, giza balio eta kosmobisio elikatzen ditu; eta iraganaren jakituriak etorkizunerako prestatzea ahalbidetzen du”.

Duela hilabete gutxi batzuk, UN Etxeak eta BBK Kunak Kultura arteko Bitacoraren Koadernoa 一Cuaderno de Bitácora Intercultural一 jarri zuten abian, euskal gizarteak kulturartekotasunean parte hartzeko, elkarreragiteko eta elkarrekin bizitzeko duen moduari buruz hausnartzeko ikaskuntza-komunitate bat. Adierazpen askean eta zintzotasunean oinarritutako gune ireki honek, azaroan emango dio amaiera bere programari ekitaldi bat ospatuz.

Giza aniztasunez eta aberastasunez beteriko espazio bat bilakatuko da BBK aretoa. “Euskal komunitatearen kultura-aniztasunaren errebindikazio gisa balioko digun antzezpen bat egin nahi dugu, banakako eta komunitateko adierazpen-prozesu natural baten barruan” argitu du Ikaskuntza-komunitateak.

Ez ezazu ekitaldia galdu eta eman izena hemen: https://kuna.bbk.eus/evento/nuestro-cuaderno-de-bitacora-intercultural/

DATA: 2022/11/20

ORDUA: 19:00etan

LEKUA: Bilboko BBK Aretoan

ERREFERENTZIAK:

BBK Kuna. 2022. “Cuaderno de bitácora intercultural”. BBK. https://kuna.bbk.eus/proyecto/cuaderno-de-bitacora-intercultural/

Naciones Unidas. 2022. “Diálogo intercultural”. https://www.un.org/es/impacto-académico/diálogo-intercultural

UNESCO. 2021. “Diversidad cultural”. https://es.unesco.org/themes/educacion-desarrollo-sostenible/diversidad-cultural


Amets Aurrekoetxea Vallejo. Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harreman eta Zuzenbideko gradu bikoitzeko ikaslea. www.linkedin.com/in/amets-aurrekoetxea-vallejo-453855254

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *