Aske igeri egitea

Naiara Nájera Etxeandia.
Zuzenbidea eta komunikazioa graduko ikaslea. Deustuko Unibertsitatea. Donostiako Campusa.


Winter izurde bat zen, Floridan jaioa. Izurdea zenez, izugarri gustatzen zitzaion Atlantikoko uretan igeri egitea, egunean 64 km egin zitzakeen igerian, eta 500 metro baino gehiagoko sakoneran igeri egin. Winter oso lagunkoia zen, asko gustatzen zitzaion familiarekin eta gainerako taldekideekin denbora pasatzea, eta beti egoten zen irrikaz txipiroiak ehizatzera joateko.

Egun batean, Winter lagun batzuekin atera zen igeri egitera txipiroi bila. Floridako kostaldean igerian ari zirela, Winterrek min handia sentitu zuen isatsean. Gizaki batzuek tranpa bat jarria zuten karramarroentzat, eta Winterrek, ikusi ez zuenak, isatsa tranparen soken artean korapilatu zuen. Sokek Winter geldi-geldi utzi zuten, isatsak min handia ematen zion eta ezin izan zuen lagunekin bidaiatzen jarraitu. Minduta eta izututa, lagunak laguntzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu, eta Winter tranpan geratu zen norbaitek noiz lagunduko zain.

Gizakiak iritsi zirenean karramarroren bat harrapatu ote zuten ikustera, izurdea aurkitu zuten isatsa erabat hondatuta. Albaitari batengana eramatea erabaki zuten, laguntzeko itxaropenez. Zoritxarrez, ezin izan zuten ezer egin bere isatsagatik eta, azkenean, moztu egin zioten.

Winter oso triste zegoen, isatsik gabe ezin zuen igeri egin. Familiarengandik eta lagunengandik urrun zegoen, eta faltan botatzen zituen. Gizakiek erabaki zuten buztanik gabe ezin zela itsasora itzuli, ezingo zuela bizirik iraun. Orduan, irtenbide bat pentsatu zuten. Pertsona batek hanka bat galtzen duenean protesi bat jartzen dioten bezala, Winter-entzako itsas-protesi bat sortzea erabaki zuten.

Protesi mota guztietan pentsatu zuten, protesi bat bestearen atzetik diseinatu zuten, azkenean Winter-entzat bikain zihoan protesi bat sortzea lortu zuten arte. Frogatu ziotenean, Winter etengabe hasi zen igeri egiten, pozik berriro aske igeri egin zezakeelako, zoriontsu berriro izurde bat zelako.

Nazio Batuek Garapen Jasangarriaren 14. Helburua onartu zuten 2030 Agendan, itsaspeko bizitzari buruzkoa. Bertan azpimarratu zuen pertsonok lan egin behar dugula urpeko bizitza babesten eta kontserbatzen, urpeko kutsadura prebenitzen eta murrizten, itsas ekosistemak modu iraunkorrean kudeatzen eta babesten, arrantza jasangarria kontrolatzen eta sustatzen, eta ozeanoari buruz dugun ezagutza handitzen, besteak beste.

Itsasoko animaliek etengabe igeri egin, ur osasungarrietan bizi eta gainerako espezieekin bizi besterik ez dute nahi. Winterrek aske igeri egin nahi zuen. Horregatik, ezinbestekoa da ozeanoak zaintzea.

Naiara Nájera Etxeandia.
https://es.linkedin.com/in/naiara-n%C3%A1jera-etxeandia-474008209

Argazkia: United Nations

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *