Archivo

Posts by: UN Etxea

Sari-banaketa ekitaldia

UN Etxeak “Eman minutu 1 HITZAK” Ikus-Entzunezko Lanen Nazioarteko XIII. Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldira gonbidatzen zaitu. Ekitaldia martxoaren 10ean, ostirala, 20:00etan ospatuko da Muxikebarriko areeta aretoan, Getxon (Basagoiti etorbidea, 77). Sarrera doakoa da baina ekitaldira joateko ezinbestekoa da baieztatzeaon-line izen-emate orriaz Ondoko kategorietan banatuko dituzte sariak: Eman minutu 1 Saria: Kategoria nagusia – Sari gorena . […]

Lehiaketaren 13. edizioko finalistak

Hauek dira epaimahaiak aukeratu dituen 15 film labur finalistak, atzo otsailaren 16an eztabaidatu ondoren: XIII. edizio honetan parte hartze handia nabarmendu da 79 inskripziorekin eta aurkeztutako lanen kalitatea, hitz askorekin: euskaraz, gaztelaniaz, galegoz, valentzieraz, katalanez, portugesez, rayanoz, nahuatlez, maputxez, yaganez, maoriaz, guaranieraz, tamazightez, banbaraz, hassaniz, gaelikoz, arabieraz, ukraineraz, italieraz, ingelesez, frantsesez, alemanez, suedieraz, zeinu-hizkuntzaz, eta […]

Gaur otsailak 13 da, irratiaren nazioarteko eguna

2011ko otsailaren 13an, Irratiaren Nazioarteko Eguna (INE) aldarrikatu zuten UNESCOko estatu kideek, eta Nazio Batuen Batzar Nagusiak Nazioarteko Egun izendatu zuen 2012an. Nazioartean, irratia da herritarrek gehien kontsumitzen duten hedabidea. Ahots desberdinak mahai gainean jartzeko bitarteko bat da, hainbat komunitate ordezkatuz eta haiei espazio bat eskainiz. Era berean, hainbat eremutan dauden iritzi aniztasunaren isla da, […]

Garabide: garapenerako hizkuntza-lankidetza

Joan den astean, UN Etxean izan genituen bisitan Eñaut Agirre Goia eta Nerea Uriarte Goitia, Garabide elkarteko koordinatzailea eta nazioarteko harremanen arduraduna, hurrenez hurren. Garabide kooperazio linguistikoaren arloan dabil lanean 2005etik eta euskararen biziberritze prozesua munduko hainbat eskualdetako komunitate ezberdinekin partekatzea du xede. Elkar ezagutzeko aukera paregabea izateaz gain, bakoitzak martxan jarri dituen proiektu ezberdinei […]

XIII. edizioko epaimahaikideak aurkezten dizkizuegu

Joan den urtarrilaren 31n bideoak jasotzeko epea amaitu ondoren, 13. edizioko epaimahaikideak aurkezten dizkizuegu. Film labur irabazleak aukeratzeko epaimahai aparta dugu, honako hauek osatua: Begoña Atin Arratibel, Aritz Galarza,  Unai Aranzadi, Unai García Gallastegui, Itziar Idiazabal, Itziar Rubio, Jon Mikel Benito del Valle Solaun, Gorka López Arantzamendi eta Maite Alonso. Begoña Atin Arratibel. New Digital Media Euskadi. Informazio Zientzietan […]

Deialdiaren amaiera

Atzo, urtarrilak 31, amaitu zen XIII. Edizio honetarako bideoak aurkezteko deialdia. Parte hartze errekorra hautsi dugu berriz ere: 79 inskripzio jaso ditugu eta hitz asko euskaraz, gaztelaniaz, galizieraz, katalanez, rayano portugesez, nahuatlez, maputxez, yaganez, ukraineraz, italieraz, ingelesez, frantsesez, alemanez, zeinu-hizkuntzaz eta beste askotan. Eskerrik asko zuen inplikazioagatik, konpromisoagatik eta lanagatik! Datozen egunetan, edizio honetako epaimahaia […]