Archivo

Posts by: UN Etxea

Bake positiboa eta bake negatiboa, zeinekin konformatzen gara?

Bakea definitzen saiatzean, agian gizarte-zientzietako arazo ohikoena den horrekin egiten dugu topo: akordiorik eza. Gai konplexuak definitzean eta ikertzailearen eta aztergaiaren arteko harreman hain zuzena izatean, oso zaila da ikertzaileen arteko adostasuna lortzea. Gauzak horrela, ia esan genezake ikertzaile bakoitzak bere ezagutzan, interesetan eta joeretan oinarrituta, bere definizio propioak sortzen dituela. Horrek buruhauste handi bihurtzen […]

‘Educar por la paz desde los derechos culturales’ testuaren iruzkina

Alfons Martinellek eta Mireia Tresserrasek iaz idatzitako Educar por la paz desde los derechos culturales testuak oso modu egokian planteatzen ditu: arazo bat, behar batzuk eta, batez ere, horri heldu ahal izateko irtenbide posible asko. Egileek azaltzen dute nola eskubide kulturalak, nahiz eta oso garrantzitsuak izan (orain sartuko gara horretan), ez direla behar bezala zaindu […]

Migrazioa eta bakea IDLES taldearen Danny Nedelko abestiaren bitartez

Blogerako sarrera honetan IDLES britainiar “punk” taldearen abesti baten letra komentatu nahiko nuke. Ibilbide luze eta arrakasta izugarria duen talde honek “gehien entzundako abestien” zerrendetan eduki sozial handiko mezuak sartzea lortu du, eta, gutxienez, hainbat arazo soziali buruzko hausnarketa kritikoa eragiten dute. Danny Nedelko abestia, taldearen arrakastatsuenetariko bat, Joe Talbot abeslariaren lagun migratzaile bati buruz […]

Zer eginkizun betetzen dute sare sozialek bake kulturaren garapenean?

Denbora gutxitan sare sozialak biztanleriaren zati handi baten egunerokotasunaren parte izatera igaro dira, nahiz eta batez ere gazteen artean ikusten den. Zaila da sare sozialik ez duen 30 urtetik beherako pertsona bat aurkitzea; izan ere, komunikatzeko moduen aldaketak gaitasun hertsatzailea du, eta horren ondorioz, hasiera batean pertsona batzuek sare sozialekiko nolabaiteko gaitzespena adieraz dezaketen arren, […]

Komunitate loturen eraikuntza bake kulturarako bidean

Komunitate baten parte izatearen sentimendua oso erreminta eraginkorra da oinarrietatik bake iraunkor bat eraikitzeko. Komunitate-sentimenduaren sortzailea besteenganako ezberdintasunak azpimarratzea ez bezala, komunitatea pertsona bakoitzaren luzapen bat bezala ulertzea edo sentitzea, taldearen parte diren pertsonak jende afina bezala ikustea, haien jakin-nahiekin, berdintasun eta ezberdintasun batzuekin, era onuragarri bat da gizartea bera ulertzeko. Hau dena beste pertsonekin […]

«Erromintxela. Senderos y raíces» dokumentalaren aurkezpena Getxon

Urtarrilaren 24an, 19:00etan, Getxoko Muxikebarri Zentroko Areeta Aretoan izango den «Erromintxela. Senderos y raíces» dokumentalaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Doako sarrera. ‘Erromintxela. Senderos y raíces’ dokumentala aurkeztuko da, Marta Las Herasek eta Ainhoa Zamanillok zuzendua, “Eman Minutu 1 – Hitzak” gure lehiaketaren 13. edizioan sari nagusiaren irabazleak. Dokumentalaren ondoren, Ainhoa Zamanillo zuzendariarekin solasaldia izango da, eta “Eman […]