Archivo

Posts by: UN Etxea

XVI. edizioko epaimahaikideak aurkezten dizkizuegu

XVI. edizioko film labur irabazleak aukeratzeko epaimahai aparta dugu, honako hauek osatua: Rebeca Ledesma, Elena Zani Mongelli, Jone Casillas, Itziar Idiazabal, Leire Pascual, Anita Hichaicoto Topapori, Itziar Rubio, Gorka Gamarra, Maite Alonso eta Mónika Vázquez. Otsailaren 23an bilduko dira UN Etxean eztabaidatzeko. Bilera horren ondoren, finalisten bideoak iragarriko dira, bai webgune honetan bertan, bai lehiaketaren sare sozialetan. […]

Kultura, desberdintasuna eta erresistentzia: emakume migratu eta/edo arrazializatuak kulturaren esparruan

Kultura Ministerioak, Berdintasunaren aldeko Kultura Planaren baitan, emakume migratu eta/edo arrazializatuen presentziari eta ordezkaritzari buruzko txosten bat argitaratu du kulturaren sektorean. Txosten hau oso garrantzitsua da, kulturaren oinarrizko eskubide izaera aitortzen duen markoan intersekzionalitateari arreta jartzen diolako; fenomeno horrek azaltzen du desberdintasuna ez dela modu bereizian eragiten, baizik eta diskriminazio mota desberdinak (generoa, arraza, klasea, […]

Deialdiaren amaiera

Joan den urtarrilaren 31n amaitu zen lehiaketaren XVI. ediziorako bideoak aurkezteko deialdia, jasotako 75 inskripzioekin. Eskerrik asko zuen sormen, konpromiso eta lan bikainagatik!. 75 istorio. 75 begirada. 75 modu eskubide kulturalak defendatzeko, pertsona guztiek bizitza kulturalean parte hartzeko, irakaskuntza artistikorako, sorkuntzarako, askatasun artistikorako, artisten eskubide ekonomiko eta sozialetarako, ondarea eta bestelako ekipamendu kulturalak eskuratzeko eta […]

Jazmín Beirak-i elkarrizketa: “Eskubide kulturalak jardun publikoaren ardatz gisa finkatu behar dira”

Jazmín Beirak Kultura Ministerioko Kultur Eskubideen zuzendari nagusiarekin hitz egin dugu, UN Etxeak bultzatutako Dame 1 Minuto De proiektuaren esparruan. Aurtengo edizioak eskubide kulturalak ditu ardatz. Arte historialaria, Cultura ingobernable entseguaren egilea (Ariel, 2022) eta kultura-politikei buruzko pentsamendu kritikoaren erreferentea, Beirak Estatuko Zuzendaritza Nagusi aitzindaria da 2024tik, herritarrak kultura-ekintzaren erdigunean kokatzeko sortua, eskubideen subjektu gisa. […]

Fallak, komunitate babeslekua

Valentziako Fallen jaiotza zurginek zuten tradizio batean oinarritzen da, zur-txatal zaharrak eta sostenguak erretzen zituztelako haien tailerren aurrean, udaberriari ongi etorria emateko. Gaur egun, Fallek bilakaera handia izan dute, munduko herri-jai ezagunenetako bat bilakatuz, ninot koloretsuak, mascletá zaratatsuak eta hiria betetzen duten Falla-komisioak protagonistak izanez. Gainera, Gizateriaren Kultura Ondare Inmaterialaren Zerrenda Adierazgarrian inskribatu zen festa […]

Gertu Kultura Bizkaia: kulturarako sarbidea sustatzen

Maiatzean Gertu Kultura Bizkaia abiarazi zen, BBK Banku Fundazioaren laguntzarekin. Gertu Kulturak helburu argia du: Bizkaiko kultura-eskaintza publiko guztietara iristea, kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei arreta berezia eskainiz. Proiektu hori Bartzelonako Auditorian sortu zen, Apropa Cultura izenarekin, eta hainbat lurraldetako bazkideak ditu, hala nola Katalunia, Madril, Balearrak, Gipuzkoa eta, duela gutxi, Bizkaia. Edozein erakunde edo gizarte-zentro gehitu […]