Archivo

Posts by: UN Etxea

«Ezina ekinez egina» dokumentalaren estreinaldia Fair Saturday 2025ean

Gonbidatzen zaituztegu José Miguel Llanoren «Ezina ekinez egina» dokumentalaren estreinaldira, azaroaren 29an, 18:00etan, Bilboko Guggenheim Museoan. Sarrera doakoa da. Fair Saturday 2025 jaialdiaren barruan, arteak eta kulturak gizartean duten eraginari eskainitako jardunaldian, eta Guggenheim Museoaren TopARTE programaren baitan, estreinatuko da «Ezina ekinez egina» dokumentala, José Miguel Llanok zuzendua, eta gure «Dame 1 Minuto de Salud» […]

MONDIACULT 2025: Kultura eskubide gisa eta eraldaketarako horizonte gisa

2025eko irailaren 29tik urriaren 1era, Bartzelona munduko politika kulturalen epizentro bihurtu zen. UNESCOren Kultura Politikei eta Garapen Jasangarriari buruzko Mundu Konferentziak, MONDIACULT 2025 izenekoak, 194 Estatu Kideetako ordezkariak, 150 baino gehiagoko kultura ministro eta ministrak, eta ehunka gizarte zibileko, akademiako, gazteriako eta nazioarteko erakundeetako agente bildu zituen. Topaketak mugarri historikoa ezarri zuen, kultura ondasun publiko […]

“Eman minutu 1 – KULTURA” abian da!

Lehiaketaren XVI. edizioak kultur eskubideetan jartzen du arreta. Edizio honetan minutu bateko ikus-entzunezko pieza onenak sarituko dira eskubide kulturalak defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo kontzientziatzen dutenak. Eskubide kulturalak giza eskubideen kategoria bat dira, eta pertsona eta komunitateei aukera ematen diete bizitza kulturalera iristeko, parte hartzeko eta horretan laguntzeko, bai eta haien nortasuna eta ondarea zaintzeko […]

‘Zertaz ari gara bakeaz ari garenean’ XV. edizioaren bideo irabazlea

‘Mundu baketsu bat’ euskarazko bideorik onena da. ‘No solo las balas matan’ da UN Etxea kategoriako bideo irabazlea. ‘Buscando’ Ekin eta Egin saria irabazi du. Jose Miguel Llano Hernaiz-ek zuzendutako “Zertaz ari gara bakeaz ari garenean” film laburrak irabazi du gure lehiaketaren XV. edizioko sari nagusia. Malena Gonzalez Camposen “Mundu baketsu bat” lanak irabazi du […]

Sari-banaketa ekitaldia

UN Etxeak “Eman minutu 1 – BAKEA” Ikus-Entzunezko Lanen Nazioarteko XV. Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldira gonbidatzen zaitu. Ekitaldia martxoaren 21ean, ostirala, 19:00etan ospatuko da Muxikebarriko areeta aretoan, Getxon (Basagoiti etorbidea, 77). Afrika Bibangen aurkezpena izango dugu, baita Etorkizuna Musikatan proiektuaren emanaldia ere. Sarrera doakoa da baina ekitaldira joateko ezinbestekoa da izena emateaon-line izen-emate orriaz Ondoko kategorietan […]

Lehiaketaren 15. edizioko finalistak

Hauek dira epaimahaiak aukeratu dituen film labur finalistak, atzo 2025eko otsailaren 24an eztabaidatu ondoren: XV. edizio honetan parte hartze handia nabarmendu da 87 inskripziorekin eta aurkeztutako lanen kalitate handia. Zorionak guztioi! Martxoaren 21ean, ostirala, 20:00etan, Muxikebarri Zentroan, Getxon, egingo den sari-banaketako ekitaldian bideo irabazleak zeintzuk diren jakingo dugu. Egun gutxi barru irekiko dugu zeremoniara joateko […]