‘Bertsoz bertso kultura alaitzen’ lehiaketaren 9. edizioan bideo irabazlea
20 March, 2019Nahia Sanz, Aiora Mata, Maialen Mendez, Izaro Zapirain eta Iraitz Elizegi, Oiartzungo Haurtzaro ikastolakoek, irabazi dute UNESCO Etxeak antolatutako nazioarteko ikus-entzunezko lanen ‘Eman minutu 1 Interkulturaren alde’ lehiaketaren 9. edizioa ‘Bertsoz bertso kultura alaitzen‘ lanarekin.
Bideo irabazleak ikasle talde baten konpromisoa aniztasuna eta kulturartekotasunarekin erakusten digu, begirada solidario batetik.
Hamazortzi urte beherakoentzako ‘Ekin eta egin’ kategorian, Gazteizko Sagrado Corazón Carmelitas ikastetxeko, DBH 2mailako ikasleak izan dira garaile ‘Un mundo lleno de color’ lanarekin eta ‘UNESCO Etxea’ kategorian Bilboko Edu Gonzalezek irabazi du ‘Winners‘ lanarekin.
Haizea García, Ane Corral, Garazi López eta María Oliva, Ortuellako San Félix Ikastetxekoek, ‘Interkulturartekotasuna’ lanarekin ‘Euskarazko minuturik onena saria’ irabazi dute.
Sonia López Paz-ek aurkeztua, ‘Hilda banengo bezala’ bideoak ‘Eiken Aipamena’ irabazi du. Sari honekin, teknika digitalen erabilera hobekien bultzatu duena saritu da.
Epaimahaia nazioarteko lankidetzako eta ikus-entzunezko arloko profesionalek osatu dute.
Ana Urrutia EITBko kazeteria izan da aurkezlea; Irene Fraile eta Tabita abeslariak, Isaak Aranberri Zumaiako dantzaria, Rista Sunar Nepaleko dantzariarekin batera. Hainbat pertsona ospetsuak eta agintariak bertan zeuden.
Lehiaketa Getxoko Udalak , Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak babestu dute.
No Hay Comentarios