Lehiaketaren edizio berria abiarazten da!

10. edizioan, lehiaketak  Eman minutu 1 DUINTASUNAren alde izena hartzen du

“Eman minutu 1 DUINTASUNAREN alde” ikus-entzunezko piezen lehiaketaren bidez, giza duintasunerako eskubide unibertsalari buruzko kontzientzia zabaldu nahi da, gizakioi berezkoa zaigun balioa baita. Balio horrek berekin dakar aitortzea pertsona guztiok garela berdinak eskubide eta betebeharretan, eta, beraz, guztiok izan behar dugula osoki aintzat hartuak eta errespetatuak gizartean, inolako bereizketarik egin gabe arraza, genero, jatorri, adin, gizarte-klase edo sexu-orientazioagatik.

Autonomia, askatasuna eta erantzukizuna dira gure giza duintasunari eusten dioten balio besterenezinak, eta horregatik, duintasuna ezin da eskualdatu, saldu edota negoziatu; gure baliorik intimoena da, bai eta gure ondarerik jatorrizkoena ere, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat.

Aurkeztutako piezek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 25. artikulua izango dute oinarri:

“Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantziak, bizitokia, medikusorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere”.

Horregatik, epaimahaiak alderdi hau baloratuko du bereziki: Guztiok osasuna, ongizatea, elikadura, arropa, bizitokia, mediku-arreta, kalitatezko hezkuntza eta beharrezko gizarte-zerbitzuak libreki eta duintasunez eskuratzearen alde egitea, genero-berdintasunaren ikuspegi erabatekoa hartuta.

2020ko urtarrilaren 31ean bukatuko da izena emateko eta lanak bidaltzeko epea.

Lehiaketa amaitu arte, web gunean eta gizarte-sareetan eguneratuko da informazio guztian: Facebook, Twitter, Instagram eta gure You Tube kanalan ikusi ahal izango dira.

Zuen bideoen zain gaude!

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *