Blog

“Eman minutu 1 – KULTURA” abian da!

Lehiaketaren XVI. edizioak kultur eskubideetan jartzen du arreta. Edizio honetan minutu bateko ikus-entzunezko pieza onenak sarituko dira eskubide kulturalak defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo kontzientziatzen dutenak. Eskubide kulturalak giza eskubideen kategoria bat dira, eta pertsona eta komunitateei aukera ematen diete bizitza kulturalera iristeko, parte hartzeko eta horretan laguntzeko, bai eta haien nortasuna eta ondarea zaintzeko […]

‘Zertaz ari gara bakeaz ari garenean’ XV. edizioaren bideo irabazlea

‘Mundu baketsu bat’ euskarazko bideorik onena da. ‘No solo las balas matan’ da UN Etxea kategoriako bideo irabazlea. ‘Buscando’ Ekin eta Egin saria irabazi du. Jose Miguel Llano Hernaiz-ek zuzendutako “Zertaz ari gara bakeaz ari garenean” film laburrak irabazi du gure lehiaketaren XV. edizioko sari nagusia. Malena Gonzalez Camposen “Mundu baketsu bat” lanak irabazi du […]

Sari-banaketa ekitaldia

UN Etxeak “Eman minutu 1 – BAKEA” Ikus-Entzunezko Lanen Nazioarteko XV. Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldira gonbidatzen zaitu. Ekitaldia martxoaren 21ean, ostirala, 19:00etan ospatuko da Muxikebarriko areeta aretoan, Getxon (Basagoiti etorbidea, 77). Afrika Bibangen aurkezpena izango dugu, baita Etorkizuna Musikatan proiektuaren emanaldia ere. Sarrera doakoa da baina ekitaldira joateko ezinbestekoa da izena emateaon-line izen-emate orriaz Ondoko kategorietan […]

Lehiaketaren 15. edizioko finalistak

Hauek dira epaimahaiak aukeratu dituen film labur finalistak, atzo 2025eko otsailaren 24an eztabaidatu ondoren: XV. edizio honetan parte hartze handia nabarmendu da 87 inskripziorekin eta aurkeztutako lanen kalitate handia. Zorionak guztioi! Martxoaren 21ean, ostirala, 20:00etan, Muxikebarri Zentroan, Getxon, egingo den sari-banaketako ekitaldian bideo irabazleak zeintzuk diren jakingo dugu. Egun gutxi barru irekiko dugu zeremoniara joateko […]

XV. edizioko epaimahaikideak aurkezten dizkizuegu

XV. edizioko film labur irabazleak aukeratzeko epaimahai aparta dugu, honako hauek osatua: Unai García Gallastegui, malena Pineda Aguirrezabal, Imanol Sáenz de Ugarte, Itziar Idiazabal, Fernanda Cándida Esteves, Leire Pascual, Maite Alonso eta Monika Vázquez. Otsailaren 24an bilduko dira UN Etxean eztabaidatzeko. Bilera horren ondoren, finalisten bideoak iragarriko dira, bai webgune honetan bertan, bai lehiaketaren sare sozialetan. […]

Deialdiaren amaiera

Joan den urtarrilaren 31n amaitu zen lehiaketaren XV. ediziorako bideoak aurkezteko deialdia, jasotako 87 inskripzioekin. Eskerrik asko zuen inplikazioagatik, konpromisoagatik eta lanagatik! Datozen egunetan, edizio honetako epaimahaia osatuko duten pertsonak aurkeztuko dizkizuegu. Aurreikuspenen arabera, otsaileko bigarren hamabostaldian bilduko da lehiaketako bideoei buruz eztabaidatzeko. Bilera horren ondoren, finalisten bideoak iragarriko dira, bai webgune honetan bertan, bai […]