Archivo

Posts categorizados: Sari-banaketa

‘Crisis’, Cesare Maglioni-k zuzendua, XII. edizioaren bideo irabazlea

Sergio Martinez Villarren ‘Itsaso’, euskarazko bideorik onena da. Irungo Toki Alai Ikastetxeak irabazi du ‘UNESCO Etxea’ kategorian ‘Mugak’ film laburrarekin. Kalez Kale – Gasteizko Kaleko Heziketarako Udal Programak ‘Ekin eta Egin’ saria irabazi du  ‘Los 17’ lanarekin. Cesare Maglionik irabazi du nazioarteko ikus-entzunezko lanen ‘Eman minutu 1’ lehiaketaren XII. edizioa ‘Crisis’ lanarekin.   ‘Crisis’  ikus-entzunezko […]

Sarien banaketa, zuzenean, eitb.eus-en

XII. Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia zuzenean eskainiko du EiTBk ostiral honetan, martxoak 10, 20:00etatik aurrera, eitb.eus webgunearen bidez. Ekitaldia esteka honetan jarraitu ahal izango duzu Ekitaldia Ana Urrutiak aurkeztuko du eta Cruz Noguerak eta Sendoa Bilbaok (le ley fosfórica) parte hartuko dute. Elena Setienen ‘In this short life’ bideoa aurkeztuko da.

“Eman Minutu 1 Askatasunaren alde” 11. edizioko sari banaketaren bideoa

Osasun-egoerak jota eta sariak aurrez aurre emateko ezintasunagatik, azaldu genizuen bezala, “Eman Minutu 1 Askatasunaren alde” lehiaketaren sari banaketa ekitaldia apirilaren amaieran grabatu egin behar izan genuen. Azkenik, EITBko web gunean eta UNESCO Etxeko YouTube kanalean ikusi ahal izango duzue.  Ana Urrutia EITBko kazetariak aurkeztuta, bideo finalistak ikusi ahal izango dituzue, irabazleak ezagutu eta gainera […]

Elkarrizketa Radio Popular-Herri Irratian

Radio Popular-Herri Irratian Irati Lasa, “Eman minutu1 Askatasunaren alde” lehiaketako irabazleetako bat ‘Atzerako Kontaketa’ bideoarekin eta Txabi Anuzita lehiaketaren koordinatzailearekin izandako elkarrizketa partekatzen dizuegu. Laster sari-banaketa ikusi ahal izango duzue lau kategorietako bideo finalistekin eta irabazleekin. Adi egon!

Oharra: Sari-banaketa ekitaldia

Jakinarazten dizuegu “Eman minutu 1 Askatasunaren alde” lehiaketaren XI. edizioko sariak banatzeko ekitaldia grabatu egingo dela eta irabazleek bakarrik parte hartuko dutela, publikorik gabe. Grabaketa apirilaren 14an izango da. Laister irabazleekin harremanetan jarriko gara, saria ematera joan daitezen. Halaber, ekitaldiaren grabazioa “Nahieran” atalean EITBren webgunean eta lehiaketaren webgunean uzteko asmoa dugu, ikus dezazuen. Barkamena eskatzen […]

Lehiaketaren 11. edizioko finalistak

Hauek dira epaimahaiak aukeratu dituen 15 film labur finalistak, martxoaren 3an eztabaidatu ondoren: Aurtengo edizioan parte-hartze handia eta aurkeztutako lanen kalitatea nabarmendu dituzte. Zorionak guztioi! Sariak banatzeko ekitaldian jakingo dugu zein diren bideo irabazleak. Dena antolatzen ari gara, ahalik eta lasterren egin dadin. Gaur egun, pandemiaren erruz ezarritako alarma-egoera daukagula ezin izango da ekitaldia aurrez […]