cine-arte.net viaeptv.com
pinup.com.ve 1win1.cl 1win1.mx mikemarko.com rossiyanavsegda.ru azuresummit.live tgasu.ru

Elkarrizketa Tete Barrigah-Benissanekin

Gaur Tete ezagutuko dugu, artista perkusionista eta Afrikako tradizioetan aditua. Tetek pertsona migratzaile orok Espainian bizi ahal izateko behar dituzten paperak lortzeko aurre egin beharreko prozedura zail eta gogaikarriari buruz hitz egingo digu.

Nahia Varela Molina.
Nazioarteko Harremanetako graduko ikaslea. Deustuko Unibertsitatea.

Egun on Tete, zure burua aurkeztuko zenuke?

Egun on. Nire izena Tete Barrigah-Benissan da eta artista perkusionista eta Afrikar tradizio eta kulturetan aditua naiz. 9 urte daramatzat Euskadin eta Togotik etorri nintzen.

Nolakoa izan zen zure iritsiera Espainian?

Togotik Marokora iritsiko nintzen eta, handik bi urtera, Espainiara iristen saiatu nintzen Castillejos bitartez, Ceutarekin muga egiten duen Marokar hiria. Ceutara igerian iritsi nahian, Gurutze Gorriak itsasoan erreskatatu ninduen, eta Polizia Nazionalera eraman ninduen nire aztarnak hartzera. Ondoren, Ceutako CETI – Centro de Estancia Temporal de Inmigrantes – batera eraman ninduten.

Sarritan entzun ohi dugu GKE-ak CETI-en bizi balditzen ankerrak salatzen. Zer esan diezagukezu honi buruz?

Egia esan, kartzela modukoak dira. Bertan ez dira giza eskubideak errespetatzen, eta segurtasun-zaintzaileek neurriz gain erabiltzen dituzte beren botereak.

Askatasunaz ari garela, zein da zuen independentzia- eta autonomia-maila CETI-an zauden bitartean?

“Erdi-askatasuna” modukoa dela esango nuke. Goizetik atera gaitezke, eta kanpoan gaudela dirua lortzen saiatzen gara. Lana aurkitzen saiatzen gara; familiei laguntzen diegu erosketak egiten, autoak garbitzen eta aparkatzen… dirua ematen digute trukean.

Zenbat denbora eman zenuen CETIn eta zertan eman zenuen zure denbora?

5 hilabete egin nituen. CETI-an, gizarte- eta lan-orientazioko formazioak daude, gaztelania- eta pintura-klaseak… Nik programa errespetatzen nuen eta, aisialdian, hiriaren erdigunera joaten nintzen dirua irabazteko, mugikorra kargatu ahal izateko eta familiarekin harremanetan egoteko. Gainera, CETI-ra iristen zarenean, txandala eta zapata pare bat ematen dizkizute hiru hilabeterako… diruak arropa gehiago erosteko ere balio izan zidan.

Nola lortu zenuen handik irtetzea?

Prozedura eta arauak errespetatu nituen (nahiz eta aplikatzeko moduarekin bat ez egin…). Horrela, jarrera onagatik eta proba psikologiko batean emaitza positiboagatik, Gurutze Gorria gure bila etorri zen, eta Espainiako Gurutze Gorriaren hainbat egoitzatara bidali gintuzten. Ni Madrilera joan nintzen.

Zer gertatzen da Gurutze Gorriak laguntzen ez dituen etorkinekin?

Polizia nazionala zure bila joan behar da Madrilgo CIE- ra eramateko (bestelako kartzela modukoa…), eta han gehienez ere 60 egunez egon zaitezke. Bertan haiek baloratzen dute geratu zaitezkeen edo zure herrialdera bueltan bidaltzen zaituzten.

Hain zuzen, ezagutzen ditut zenbait kasu, CETI-an eta ondoren Madrilgo CIE-an denbora luzez egon ondoren eta, arrazoi desberdinengatik edo Espainiak jatorrizko herrialdeekin mantentzen dituen aldebiko akordioengatik, etorkinak erbesteratu dituztela.

Eta Madrilera iritsi ondoren?

Bi astez hotel batean ostatu hartu ziguten eta Espainian senitartekoren bat genuenok haiekin joan gintezkeela esan ziguten. Bestela, Madrileko harrera-zentroetan geratu behar zinen. Ni Lleidara joan nintzen 3 hilabetez nire lehengusuarekin bizitzera.

Gurutze Gorriaren ziurtagiri bati esker bidaiatu ahal izan nuen.

Hilabete horietan identifikatua eta erbesteratua izateko beldur izan zinen?

Beldur nintzen, noski, ez nuen egoitza-baimenik. Hala ere, normaltasunez jardun nuen, eta lehengusuarekin bizi nintzela, ikasten eman nuen nire denbora.

Zein da paperak lortzeko prozedura?

Hainbat modu daude, nik “errotze sozialaren bidezko egoitza” aukeratu dut. Horrela, 3 urte Espainian bizitzen daramazula frogatu ondoren eska dezakezu egoitza-baimena (paper baten bidez, zure iriste-data eta 3 urteko egonaldia adieraztatu behar dituzu), eta, betiere, lan-aurrekontratua baduzu eta erroldatuta bazaude.

Hala ere, errotze-ziurtagiria behar duzu. Nik 2015ean eskatu nuen. 3 urte neramatzala eta integratuta negoela frogatu nuen. Gainera, zure ikastaroak, diplomak… egiaztatu behar dituzu. Bestalde, zure jatorrizko eta Espainiako estatuko aurrekari penalen ziurtagiria ere behar duzu. Eta, jakina, urtebeteko lan aurrekontratua. Horrela, Eusko Jaurlaritzak zure finkatze-maila baloratzen du, eta emaitza positiboa bada, egoitza- baimena eska dezakezu.

Nola iritsi zinen Bilbora?

Nire asmoa Logroñora joatea zen, bertan lehengusua nuen nire moduko egoera berberean. Bertako asiloan ea lekua zegoen galdetu nuen baina, antza denez, Gurutze Gorria bezalako erakunde batek eman behar dizu baimena eta bertara deribatu. Hala ere, prozesuan hitz egin zidaten CEAR-i buruz – Comisión Española de Ayuda al Refugiado – eta Bilbora ailegatu nintzen haiekin hitz egiteko. CEAR-ekoek 3 gau eman zizkidaten aterpetxe batean, eta, ondoren, kalean lo egin nuen, abandonatuta zegoen eraikin batean.

Zenbat denbora eman zenuen kalean?

2 aste. Halako batean, gizon batek ea pintatzen nekien galdetu zidan. Gizonak esan zidan Marbellan denda bat zuela eta Bilbora etorri zela beste denda bat irekitzeko. Berak lana egiteko jendea behar zuen, lagunduko zion pintoreak utzi egin baitzion. Jendea behar zuen eta, zorionez edo kasualitatez, jo egin ninduen. 50€ ordaintzen zizkidan egunean, eta 5 egunez bazkaltzen eman zidan. Alfonbrak pintatu nituen eta 250€ irabazi nituen. Diru hori Togora bidali nuen nire pasaportea bidal zezadaten.

Egun horien ondoren zortea izan nuen: dendako gizonak ni kalean bizitzen ari nintzela jakin zuenean, lana eskaini zidan dendan. Gainera, lanean hasi aurretik ere etxebizitza bat lortzeko dirua aurreratu zidan. Bedeinkapena izan zen. Behin helbidea nuela eta diruarekin, erroldatuko naiz.

Zer ondorio ditu pasaporterik ez izateak?

Ezin zara erroldatu! Eta, jakina, erroldatuta ez bazaude, sistematik kanpo egongo zara: ezin duzu osasun-txartela eskuratu, ez duzu gizarte-laguntzetarako sarbiderik…

Dendan lanean jarraitzen duzu?

Ez, 3 hilabete besterik egin nituen. Denda ez zebilen ondo, eta 6 hilabetez iturgintza- ikastaro bat eskaini zidan elkarte batekin trebakuntza egin nuen. Elkarteak berak lekua bilatu zidan harrera-etxe batean, ez baitneukan lanik nire bizitza ordaintzen jarraitzeko. Hala ere, pisuko bizi-baldintzak ez ziren onak, eta egoerak kalean lo egitera behartu ninduen. Hala ere, oraingoan ezagun baten furgonetan egin nuen lo.

Handik gutxira, eraikinak zaharberritzeko ikastaro bat egingo nuen urtebetez. Kalte- ordaina eman ziguten. Kalte-ordain horrekin etxebizitza partekatu batean gela bat ordaindu ahal izan nuen.

Eta gero?

Solidaridad Internacional-en, ikastaroa bertan egin nuela, artista perkusionista nintzela jakinda, proiektu batean parte hartzea eskaini zidaten hainbat ikastetxetan perkusio- tailerrak antolatzeko, kulturartekotasuna sustatze aldera.

Emigrados Sin Fronteras-en ere hasi nintzen boluntario lanetan. Handik gutxira, kontratu bat eskaini zidaten haiekin lantegi bat koordinatzeko. Eskaintza egin zidaten, kontratu bat. Horrekin, paperetarako errotzea eskatu nuen.

Ebazpena baiezkoa izan zen, ez al da hala?

Ba, ustekabean ez. Alegia, errotzearen eskaera positiboa izan zen nire egonaldiagatik, nire ziurtagiriengatik… Hala ere, ez zidaten egoitza-txartela eman. Eskaera ukatu egin zen erakundeak ustez ez zuelako behar adinako diru-sarrerarik. Proiektua ez zegoen onartuta eta elkarteak une hartan zuen diruan oinarritu ziren. Hala ere, adingabe baten aita izateagatik, urtebeteko lan- eta egoitza-baimena eman zidaten. Ordutik lanean jarraitu dut urtero berritu ahal izateko.

Zertan diharduzu gaur egun?

Solidaridad Internacional-etik atera nintzen eta beste lankide batzuen laguntzarekin, beste elkarte bat sortu genuen – NOVISI Elkartea – (Togo eta Euskadiren arteko senidetasun elkartea). Togo herrialde txiki eta ezezaguna da. Pasa dudan guztia dela eta… Espainian lehen urratsak egiten lagunduko zidan Togoko elkarteren bat egon balitz? Elkarte hori osatu nahi izan dugu. Togoko pertsonen elkarte bat behar da. Egia esan, ez gara asko eta elkarte mistoa sortu dugu. Ez da pertsona togolesen elkartea bakarrik.

Novisi Elkartea antolakuntza-esparru bat da, eta Euskal Herrian bizi diren gizabanakoaren eta Afrikako komunitateen inguruan ekintza-sare bat eraikitzeko aukera ematen du, haien integrazioa, inplikazioa eta parte-hartzea sustatzeko. Horrez gain, Afrikako mendebaldeko kulturak autonomiako biztanleengana hurbiltzeko (bereziki, haurtzarora eta gazteriara). 2019an, halaber, Afrikako dantza eta perkusio akademia bat ireki zuen Bilbon (MAWU-LISA AKADEMIA).

Irregulartasun-estatua dela eta, horrek etengabe balditzen zaituzte atzerritarrok. Gainera, zuen integrazio-prozesua eragozten du. Zer motatako eragina izan zu horrek askatasuna ulertzeko duzun moduan?

Etorkinentzat, egoitza-txartela ez duzun bitartean, ez zara librea. Kalean ibiltzeko eta deportatua izateko beldur zara. Ez zara bizitzeko libre. Manifestazioa egin eta beste gizarte-talde batzuekin indarrak batu nahi izan dituzten etorkin asko ezagutzen ditut, baina ezin izan dira jendaurrean erakutsi. Ez dira manifestazioetara joaten. Ezin dituzu zure eskubideak aldarrikatu, ez zara librea. Bizi-baimena lortu arte ez zara guztiz aske sentitzen.

Zer aldaketa egin daitezke izapide horiek errazteko?

Niri gustatuko litzaidake etorkin bati 6 hilabete ematea bere errotzea frogatzeko; hau da, prozesua ez izatea gaur egun behar diren 3 urteak bezain luzea.

Lan-kontraturik behar ez izatea. Hau da, gaur egun oso zaila da lana aurkitzea, eta are gehiago etorkina bazara. Lan-kontratua edukitzea beharrezko baldintza izateari utzi beharko lioke. Nolabaiteko errotze- eta konpromiso-mailarekin, lan egiteko, gobernuak urtebeteko baimena ematea ondo legoke. Horrela, baimena baduzu, errazagoa izango litzateke da kontratatzea eta soldata irabaztea. Zeregin hori gabe, jendeak ez zaitu kontratatzen, ikuskatzeak zigortzeko beldur baitira.

Lege-baimenik ez duen pertsonek ez dute kontraturik jasotzen. Etorkinen legeak berak eragotzi egiten du pertsona migratzaileen integrazioa.

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *