“Eman minutu 1 – Hitzak” lehiaketara zure bideoa aurkezteko azken astea

Datorren astean, urtarrilak 31n, amaituko da “Eman minutu 1 – HITZAK” lehiaketaren XIII. edizioko epemuga. Aurtengo edizioak, zehazki, kultura- eta hizkuntza-aniztasunari eta giza eskubideen sistemaren barruan kultura- eta hizkuntza-eskubideek duten lekuari buruz kontzientziatzea izango du helburu.

UN Etxea – Asociación del País vasco para la UNESCO -k urtero martxan jartzen duen lehiaketak giza eskubideak defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen dituzten eta/edo kontzientziatzen duten minutu bateko bideorik onenak saritzen ditu. Aurten, zehazki, lehiaketak “Eman minutu 1 – HITZAK” izena du.

Gure ustez, tolerantziaren sustapenak eta kulturen arteko elkarrizketak hizkuntza-eskubideen onarpenaren eskutk joan behar dute, eta zentzu horretan, hezkuntza funtsezko esparrua da. UNESCOren ustez, pertsona orok du bere ama-hizkuntzan ikasteko eskubidea, baliabide garrantzitsua baita ikaskuntzaren, eskola-errendimenduaren eta garapen sozioemozionalaren emaitzak hobetzeko. Hala ere, munduko biztanleen %40k ez du hitz egiten edo ulertzen duen hizkuntza batean hezteko aukerarik. Hizkuntza-aniztasunaren aldeko defentsan ale bat jartzeko asmotan, aurtengo lehiaketan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Oroigarri gisa, epaimahaiak alderdi hauek baloratuko ditu bereziki:

  • Hizkuntza-aniztasunaren garrantziari buruzko hausnarketa egiten duten bideoak.
  • Kultura- eta hizkuntza-eskubideak sustatu, babestu eta horiekiko konpromisoa hartzen duten bideoak.
  • Etorkizun eleanitza eta iraunkorra eraikitzen lagunduko duten bideoak, inor atzean utzi gabe, inor kanpoan utzi gabe.
  • Desberditasun eta aniztasun kulturala, soziala, identitarioa eta generokoa onartzea eta gizarteratzea.
  • Pertsonek beren eskubideak banaka edo taldeka eskatzeko dituzten gaitasunak eta estrategiak ikusaraztea.
  • Gizartea mundu bidezkoago, inklusiboago, bidezkoago eta iraunkorrago baten aldeko borrokan inplikatzea.
  • Genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea defendatzen duten bideoak.
  • Ez da tonu paternalista, biktimizatzaile eta sentsazionalistarik erabiliko.

Lehiaketaren gaurkotasun osoa jarraitu ahal izango duzue webgune honetan, FacebookTwitter eta Instagram sare sozialen #D1MDHitzak hashtagekin eta Youtubeko gure kanalaren bidez.

Zuen bideoen zain gaude!

Iturriak: https://www.unesco.org/es/education/languages


Leire Goenaga Egaña. Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbideko gradu bikoitzeko ikaslea.

Irudia: PxHere

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *