pinup.com.ve 1win1.cl 1win1.mx mikemarko.com rossiyanavsegda.ru azuresummit.live tgasu.ru

Hiri jasangarriak

Naiara Nájera Etxeandia.
Zuzenbidea eta komunikazioa graduko ikaslea. Deustuko Unibertsitatea. Donostiako Campusa.


2030erako munduko biztanleriaren %60 hirietan bizitzea espero da. Hirietaranzko exodoa gero eta ohikoagoa denez, hiriak azkar garatzen dira, batzuetan modu jasangarrian zabaltzeko astirik izan gabe. Horren ondorioz, gero eta biztanle gehiago daude auzo pobreetan, azpiegitura eta zerbitzu desegoki eta gainkargatuetan. Horrela, hiriak oso jasangarriak ez diren leku bihurtu dira, eta horiek ingurumenean izan duten inpaktua hain da handia, ezen, nahiz eta lurraren %3 baino ez okupatu, energia-kontsumoaren %60 eta %80 bitartean eta karbono-isurien %75 hartzen dutela. Gainera, 2016az geroztik, hirietako biztanleen %90ek aire kutsatua arnasten du, eta horrek ez ditu betetzen Osasunaren Mundu Erakundeak ezarritako segurtasun-arauak; ondorioz, 4,2 milioi pertsona hil dira guztira kutsadura atmosferikoarengatik.

Egoera horren aurrean, Nazio Batuek Garapen Jasangarrirako Helburu bat sortzearen alde egin zuten, hiriak inklusiboagoak, seguruagoak, erresilienteagoak eta iraunkorragoak izan daitezen. Horrekin, azpimarratu du beharrezkoa dela pertsona guztiei bermatzeaetxebizitza eta oinarrizkozerbitzuegokiak, seguruak eta eskuragarriak; auzo marjinalak hobetzea; garraio-sistema seguruak, eskuragarriak eta jasangarriak eskura izatea guztiontzat, eta bide-segurtasuna hobetzea; munduko ondare kulturala eta naturala babesteko ahaleginak areagotzea; hondamendiek eragindako heriotza kopurua nabarmen murriztea; hirien per capita ingurumen-inpaktu negatiboa murriztea, airearen kalitateari eta udal-hondakinen eta bestelakoen kudeaketari arreta berezia jarriz; eta berdegune eta espazio publiko seguru, inklusibo eta irisgarrietarako sarbide unibertsala ematea, bereziki emakume eta haurrentzat, adinekoentzat eta desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

Laburbilduz, bizitzeko espazio seguru bat eskaintzen duten hiri berdeak behar ditugu; gizarte-kohesioa bultzatzen duten eta ingurune naturalarekiko bizikidetza sustatzen duten komunitateak garatzeko espazioak.

Naiara Nájera Etxeandia.
https://es.linkedin.com/in/naiara-n%C3%A1jera-etxeandia-474008209

Argazkia: UN Habitat

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *