pinup.com.ve 1win1.cl 1win1.mx mikemarko.com rossiyanavsegda.ru azuresummit.live tgasu.ru

Internet-a, eleaniztasuna sustatzeko funtsezko tresna

UNESCOko zuzendari nagusia den Audrey Azoulayren arabera, mundu osoan hamar ikasletik lauk ez dute hobekien hitz egiten edo ulertzen duten hizkuntzan hezteko aukerarik; ondorioz, haien ikaskuntzaren oinarria hauskorragoa dela uste da. Bestalde, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen iritziz, teknologia funtsezko tresna da ikaskuntza-aukera ekitatiboen bidez hezkuntzan inklusioa lortzeko ahaleginak bizkortzeko.

Sarea edozein gizabanakorentzako gune irekia dela badakigu. Baina, hala ere, desberdintasun handiak islatzen dituela onartu beharra dago. Munduan 7.000 hizkuntza inguru dauden arren, gaur egun ziberespazioan dagoen eduki gehiena hizkuntza gutxi batzuetara mugatzen da. Hau da, haren edukiak ez ditu munduko hizkuntza guztiak proportzio berean islatzen. Hori dela eta, hainbat ekimen jarri dira abian sarean hizkuntza gutxituak ikusarazteko eta balioesteko baita hauen presentzia areagotzeko. Era berean, galzorian dauden mintzaira horietako hiztunei Interneterako sarbidea erraztea da helburu nagusienetariko bat.

Hau da, hain zuzen ere, Lingua Libre-ren jarduera. Azken proiektu hau Wikimédia France elkarteak martxan jarritako sare-hiztegi zabal bat da. Honen helburua, hizkuntza ezberdinetako hitzak eta hauen ahozkera erregistro komun batean biltzea da. Webgunen honen bidez, ikus-entzuneko hizkuntza ezberdinei buruzko jakintza zabaldu eta aberastu nahi izan dute bere sortzaileek. Hala nola, hizkuntza-komunitateen garapena bultzatzea du helburu proiektu honek, komunitate horiei online informaziorako sarbidea errazteko eta komunitate horietako hizkuntzen bizitasuna bermatzeko.

Idemi plataforma digitalak ere, Afrikako mintzairen presentzia areagotu nahi du. Sinatou Abèdjè Saka beniniar jatorriko kazetari yoruba baten arabera, “ia bi afrikarretik bat, 650 milioi afrikar inguru, IKTetatik (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) kanpo daude”. Horregatik, hain zuzen ere, Afrikako hizkuntzak ezagutarazten dituzten baliabide eta ekimen digital guztiak barne hartzen dituzten webgune eleanitzak sustatu nahi ditu plataforma honek. Era berean, gehien erabiltzen diren 50 hizkuntza afrikarretan datu-bolumen handiak ekoiztea du helburu, baita datu horiek modu irekian banatzea, hizkuntza-teknologietan interesa duten ekintzaile afrikar gazteen mesedetan. Idemik testu-datuak ere sortzen ditu soinu-grabazioetatik abiatuta.

Horrela, ahalegin handiak egiten ari dira hizkuntza gutxituen presentzia sarean areagotu eta ikusarazteko. Plataforma horiek hizkuntza-aniztasuna bermatzen laguntzen dute, eta, ondorioz, hizkuntza-eskubideen defentsa sustatzeko ezinbestekoak direla uste da.

ERREFERENTZIAK

Bajo Erro, Carlos. 2019. “Las lenguas que no existen en Internet”. El País. https://elpais.com/elpais/2019/05/06/planeta_futuro/1557145086_090629.html

Idemi Africa. 2022. “Qui sommes-nous?”. https://idemi.africa/#qsn

UNESCO. 2022. “El uso de la tecnología para el aprendizaje multilingüe: retos y oportunidades: informe del seminario virtual con motivo de la celebración del Día Internacional de la Lengua Materna 2022”. https://unesdoc.unesco.org/ark:/48223/pf0000381185_spa


Amets Aurrekoetxea Vallejo. Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harreman eta Zuzenbideko gradu bikoitzeko ikaslea. www.linkedin.com/in/amets-aurrekoetxea-vallejo-453855254

*Irudia: freepik/picjumbo. Eskuragarri hemen: UNESCO. 2015. Una Década de promoción del plurilingüismo en el ciberespacio. https://unesdoc.unesco.org/ark:/48223/pf0000232743_spa/PDF/232743spa.pdf.multi

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *