‘Lekua dagokigun’ dokumentalaren estreinaldia

Gonbidatuta zaudete ‘Lekua dagokigun’ dokumentalaren estreinaldira, non ‘Eman minutu 1 INTERKULTURAren alde’ lehiaketaren 9. edizioa irabazi zuen Haurtzaro Ikastolak sortutako filma proiektatuko dugu.

Ekitaldia Fair Saturday programaren barnean ospatuko da, Guggenheim Bilbao Museoan, azaroak 28ean 12:00etan.

Euskaraz egindako dokumentalak kulturartekotasunari buruzko hausnarketa sakona bultzatzen duen hezkuntza proiektua aurkezten du. Dokumentala Alaia Martin gidoilariaren eta Mirokutana ekoiztetxearen laguntzarekin egin da.

Sarrera doakoa da*. Txartelak leihatiletan eta online daude eskuragarri

Zuen zain gaude!

* Eserleku kopuru mugatua (eserleku bateko tartea utziz); musukoa jantzita eduki behar da une oro.

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *