pinup.com.ve 1win1.cl 1win1.mx mikemarko.com rossiyanavsegda.ru azuresummit.live tgasu.ru

Zer askatasun?

Nahia Varela Molina.
Nazioarteko Harremanetako graduko ikaslea
.

Askatasunari buruz hitz egiten dugunean zera etortzen zait burura: euren bizitza arriskuan jartzen zuten egoeretatik ihes eginda, gure herrialdean bizitzeko aukera bilatzen saiatzen diren pertsonak. Egia al da, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala-ren 1. artikuluak dioen bezala, “gizon-emakume guztiak aske jaiotzen direla, duintasun eta eskubide berberak dituztela”? Era berean, zilegi al da, 2. artikuluak nabarmentzen duen moduan “izaki orori dagozkiola […] eskubide eta askatasunak, eta ez dela inor bereziko arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa… edo beste inolako gorabeheragatik”? Erantzuna EZ da.

3. artikuluaren hitzetan, “norbanako guztiek dute bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubidea”; hala ere, kontuan izan behar dugu askatasunarekiko ikuskera unibertsala ezartzea jokaera arriskutsua izan daitekeela, izan ere, kontzeptu hori ezin baitzaio pertsona orori alokatu.

Hortaz, gure bizi-egoeren arabera, askatasuna zer den desberdin ulertuko dugu. Beste era batera esanda, badaude gure izaera mugatzen eta osatzen dituzten gaiak: gure genero- identitatea, gure sexu-identitatea, gure adina, gure nazionalitatea, gure maila sozioekonomikoa, gure erlijio-identitatea, gure kultura… Gauzak horrela, kontzeptuaren anbiguotasuna dela eta, kontuan izan behar dugu askatasunaren nozioa ezin zaiola kasu

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *