Sari-banaketa ekitaldiari buruzko berriak
9 July, 2020Jakinarazten dizuegu kudeaketek aurrera jarraitzen dutela EITBrekin, “Eman minutu 1 Duintasunaren alde” leiaketaren X. edizioko saria banaketa ospatzeko.
Irailean edo urrian izango dela baieztatzen dizuegu. Baliteke egoerak hobera egiten ez badu eta EITBk bere instalazioetan ekintzarik egiteko baimenik ematen ez badu, ekitaldia streaming bidez egitea.
Ezer gutxi gehiago esan dezakegu gaur egun. Behar adina denboraz jakinaraziko dizuegu (finalistak eta senideak, agintariak, parte-hartzaileak, artistak eta epaimahaia) ekitaldira garaiz joateko aukera izan dezazuen.
Bide batez, jakinarazi nahi dizuegu “Eman minutu 1” leiaketaren 11. edizioa datorren urriaren 1ean aterako dela, eta askatasunerako giza eskubideari buruz arituko dela. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 1., 2. eta 3. artikuluak betetzeari eta urratzeari buruz kontzientziatu nahi dira herritarrak, gizaki guztien askatasunerako eta berdintasunerako eskubide unibertsalari buruz duintasuna eta eskubideak defendatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta kontzientziatzen dituzten minutu bateko ikus-entzunezko pieza onenak sarituz.
Informazio horrekin batera datorren argazkia aukeratu zuten martxoaren 13an bertan behera utzi zuten sari-banaketa ekitaldian agertzeko.
Argazkia: Xabier Garay
No Hay Comentarios