Archivo

Posts by: UN Etxea

Gero eta gutxiago falta da

Gure web orriaren azaleko erlojuaren orratzak bere helmugara ailegatzear daude: “00 00 00 00”. Izan ere, 0-ra heldutakoan “EmanMinutu1 ASKATASUNA” lehiaketaren XIII. edizioaren bideoak bidaltzeko epea bukatuko baita. Zuen bideoak aurkezteko gogoa eta adorea pizteko asmoz, ona hemen hamabigarren edizio honen aurkezpen-bideoaren klip-a (sari-banaketa ekitaldian aurkeztuko den bideoaren zati txikia).

Egun gutxi falta dira lanak bidaltzeko epe amaierarako!

Egunak aurrera eta urtarrilaren 31 hurbiltzear dago, noiz “Eman Minutu 1 ASKATASUNAren alde” lehiaketaren 11. edizioan parte hartzeko epea amaituko den. Motibatu zaitezten eta zuen bideoa aurkez dezazuen, hamaikagarren edizio honen aurkezpen-teaseraren aurrerapena duzue hemen.Sortzaileak eta proposatzaileak izan zaitezten animatu nahi zaituztegu. Horrela, askatasunaren giza-eskubidearen inguruan duzuen iritzia eta begirada pertsonala laster jasotzea espero dugu.

Elkarrizketa Tete Barrigah-Benissanekin

Gaur Tete ezagutuko dugu, artista perkusionista eta Afrikako tradizioetan aditua. Tetek pertsona migratzaile orok Espainian bizi ahal izateko behar dituzten paperak lortzeko aurre egin beharreko prozedura zail eta gogaikarriari buruz hitz egingo digu. Nahia Varela Molina.Nazioarteko Harremanetako graduko ikaslea. Deustuko Unibertsitatea. Egun on Tete, zure burua aurkeztuko zenuke? Egun on. Nire izena Tete Barrigah-Benissan da […]

Elkarrizketa Cristina Rojas-ekin

Emakume borrokalari eta ausart baten testigantza dakart, bideko ezbeharrak gainditzen jakin duena. Cristinak Kolonbiari, emakumeei eta norberak gainditutako mugeei buruz hitz egiten digu. Nahia Varela Molina.Nazioarteko Harremanetako graduko ikaslea. Deustuko Unibertsitatea. Egun on, Kristina, hitz gutxitan definitu al zenuke zeure burua? Egun on, Cristina Rojas dut izena eta Getxon bizi naiz. Ezkonduta nago eta 9 […]

Elkarrizketa Marcelle Mardonekin

“Kultura-aniztasuna mehatxu gisa ikusteari utz diezaiokegu, aukera gisa ulertzen hasteko”. Nahia Varela Molina.Nazioarteko Harremanetako graduko ikaslea. Zimbabuarra, arkitektoa eta emakumeen eskubideen defendatzailea, Marcellek askatasunari buruz pentsatzen duena azaltzen digu eta kontzeptu horri buruz hausnartzeko aukera ematen digu. Egun on, Marcelle, noiz esango zenuke eduki zenuela zure lehen harremana askatasunaren kontzeptuarekin? 2009an Newcastletik (Ingalaterra) etorri nintzen […]

‘Lekua dagokigun’ dokumentalaren estreinaldia atzeratuta

Jakinarazten dizuegu ‘Lekua dagokigun’ dokumentalaren estreinaldia atzeratu behar izan dugula Eusko Jaurlaritzaren araudiak ezarritako desplazamendu-murrizketak direla eta. Dokumentalaren estreinaldia, Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan izango zena, azaroaren 28ko 12:00etarako aurreikusita zegoen. Bertan, Haurtzaro Ikastolako ikasleen eskutik ‘Lekua dagokigun’ dokumentala aurkeztuko zen, ‘EmanMinutu1’ INTERKULTURA lehiaketaren 9. edizioaren irabazlea izan zena. Osasun-baldintzak hobeto ahala estreinaldiaren data berria argitaratuko […]