Blog

Heriotza duina izateko zainketa aringarriak

“… Pazienteak dira bere bizitzako protagonistak, baita bere heriotzakoak ere”. Bizitzan zerbait ziurra badago, denok noizbait hilko garela da, eta oso litekeena da asko zainketa aringarri gisa ezagutzen direnetatik pasatzea. Osasuna bizitza duin bat bizitzeko ezinbesteko eskubidea den bezala, denok dugu nahi dugun bezala hiltzeko eskubidea ere, ahalik eta gutxien sufrituz, eta gure zaintzapeko osasunaren […]

Osasun mentalaren munduko eguna: gure buruak, gure eskubideak

Gaur urriak 10, Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatuko da. Urtero, Osasun Mentalari buruzko Kanpaina Globala beste gai batean oinarritzen da, eta aurtengoa hau da: “Osasun Mentala Giza Eskubidea da”. Helburua, beraz, osasun mentala egituratzea eta ikusaraztea da, Giza Eskubideen Adierazpenaren esparruan. Aurreko artikulu batean azaldu dugun bezala, osasuna Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasota dago, modu […]

Zahartze osasungarria: urteak bizitzari eta bizitza urteei gehituz

Zenbat urte dauzkat? Bost axola horrek!Nahi eta sentitzen dudan adina dut!Pentsatzen dudana beldurrik gabe oihukatu dezakedan adina.Nahi dudana egitea, porrotaren edo ezezagunaren beldurrik gabe…Bada, bizitako urteetako esperientzia daukat.eta nire desiren konbentzimenduaren indarra.Bost axola zenbat urte ditudan! Nagusitzen garen heinean gaitasun fisikoak eta mentalak galtzen ditugula pentsatzeko joera dugu. Gizarte gisa, onartu dugu adin batetik aurrera […]

Osasuna oinarrizko giza eskubide gisa

“Pertsona orok du bizitza maila egokia izateko eskubidea, bai eta bere familiari osasuna eta ongizatea ziurtatzeko ere (…)”. Horrela, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak esplizituki jasotzen du 25. artikuluan Osasunerako Eskubide Unibertsala. Errekonozimendu horrek gizaki guztien bizitzan osasunak duen garrantzia nabarmentzen du, eta funtsezko alderdietako bat da. Zenbat aldiz entzun dugu “osasuna da lehena” edo “gutxienez […]

“Eman minutu 1 – OSASUNA” abian da!

Lehiaketaren XIV. edizioak osasunerako eta ongizaterako eskubidean jartzen du arreta. Edizio honetan minutu bateko bideorik onenak sarituko dira, osasunerako eta ongizaterako giza eskubidea defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo kontzientziatzen dutenak. Osasunarekin eta ongizatearekin lotutako hainbat dimentsio giza eskubideen ikuspegitik jorratzea egokia eta beharrezkoa da, are gehiago pandemiaren osteko egoera honetan; izan ere, gaixotasun asko bigarren […]

‘Hitzak. Munduak’ XIII. edizioaren bideo irabazlea

‘ Hizkuntzaren garrantzia‘, euskarazko bideorik onena da  ‘Ezohikoak’ da irabazlea UN Etxea kategorian.  ‘Hai kur mamašu shis’ filmak ‘Ekin eta Egin’ Saria irabazi du. Marta Las Herasek eta Ainhoa Zamanillok irabazi dute nazioarteko ikus-entzunezko lanen ‘Eman minutu 1’ lehiaketaren XIII. edizioa ‘Hitzak. Munduak’ lanarekin.   Euskarazko lan onenari saria Gorka Paniagua, Anue Catalan, Francisco Martinez […]