pinup.com.ve 1win1.cl 1win1.mx mikemarko.com rossiyanavsegda.ru azuresummit.live tgasu.ru

Espainiako hizkuntza gutxituak

Ba al zenekien Espainian eta Espainiako Autonomia Erkidego ezberdinetan dauden hizkuntza ofizial eta koofizialez gain, beste asko ere badaudela, herritar askoren eguneroko hizkuntza gisa dirautenak? Gaur egun oso ezagunak diren espainiera, valentziera, euskara, galegoa, aranera edo katalanieraz gain, bablea, fala eta aragoiera, beste adibide batzuen artean, oraindik erabiltzen eta praktikatzen dira herrialdeko zenbait lekutan. Bi talde hauen arteko ezberdintasun nagusiena haien ofizialtasun eta babesean datza.

Espainiako Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 26ko 82/1986 Epaiaren arabera, “hizkuntza bat ofiziala da botere publikoek beren artean eta subjektu pribatuekiko harremanetan komunikatzeko bide normaltzat hartzen dutenean, baliozkotasun eta ondorio juridiko osoz”. Hain zuzen ere, blog honetan aurretik argitaratutako post ezberdinetan aipatu ditugun hizkuntza-eskubideak ofizialtasun horren ondorio dira. Izan ere, hizkuntza baten ofizializazioak haren erabilera areagotu egiten du, herritar bakoitzak aukeraturiko hizkuntzan mintzatzeko eta hizkuntza horretan botere publikoengandik arreta jasotzeko duen eskubidea dela eta. Gainera, herritarren arteko komunikabide gisa ere balio du. Ondorioz, ofizialtasunak hizkuntza baten erabilera eta haren babesa sustatzen ditu.

«Normalizazioak eta babes ofizialak mesede egin diote Katalunian, Valentzian edo Balear Uharteetan katalanierari, Euskadin eta Nafarroan euskarari eta Galizian galegoa bezalako hizkuntzen prestigioari eta erabilerari», azaldu du Natxo Sorolla soziologo eta Tarragonako Rovira i Virgili unibertsitateko irakasleak. Era berean, Aragoiko Soziolinguistika Mintegiko kide den Chabier gimeno-ren arabera, “Espainiako Estatu osoan hizkuntza gutxituen biziraupenari dagokionez mehatxu larria dago”. Halaber, Gimeno-k dio “Europan ez dago jasota hizkuntza gutxitu batek ere bizirik iraun duenik babes ofizial eza dela eta”.

Hala ere, hainbat hizkuntza ofizial gisa hartu izan ez diren arren, zenbait autonomia-erkidegok mintzaira horietako batzuei gutxiengo babes-maila bat ematea erabaki dute, nahiz eta babesa hizkuntza ofizial edo koofizialena bezain handia ez izan. Hala nola, autonomia-estatutu eta hizkuntza-normalizaziorako lege batzuek hainbat hizkuntza gutxitu irakaskuntzan sartzea ahalbidetu dute.

Aurreko guztia esanda, balio dezala post honek Espainiako hizkuntza gutxitu batzuk ikusarazteko:

  • Aragoiera: Aragoiko Autonomia Erkidegoaren iparraldean erabiltzen den hizkuntza erromantzea da.
  • Bable-a: hizkuntza erromantzea, Asturiasen, Leonen eta Zamoran 150.000 hiztun baino gehiago dituena.
  • Benasque-ra: trantsizioko dialekto erromantzea da, aragoieraren eta katalaniera mintzatuaren artean kokatu daitekeena. Huescako probintzian erabiltzen da batez ere.
  • Kantabriarra: 2009. urteaz geroztik, UNESCOk, desagertzeko arriskuan dagoen hizkuntza gutxitutzat hartzen du. 3.000 pertsona inguruk erabiltzen dute.
  • Eonaviera: 45.000 hiztun inguru ditu.
  • Fala: 10.000 pertsonek Jálama haranean, Cáceres probintziaren ipar-mendebaldean erabiltzen duten hizkuntza erromantzea da.
  • Murtziera: Murtziako Autonomia Erkidegoko eskualde-euskalkia.
  • Gomerako txistua: hitzik gabeko komunikazioan oinarritutako hizkuntza txistukatua da. Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak 2009an Gizateriaren Kultur Ondare Immaterialaren Zerrendan sartu zuen.
  • Tamazigh-a: bereber jatorriko hizkuntza, 40.000 melillatar baino gehiago-k erabiltzen dutena.
  • Caló-a: milaka ijito-k kontserbatzen duten aldaera erromanikoa.

ERREFERENTZIAK

Bayona, Eduardo. 2017. “Siete lenguas minoritarias agonizan en España por falta de protección”. Público. Disponible en: https://www.publico.es/sociedad/siete-lenguas-minoritarias-agonizan-espana-falta-proteccion.html#:~:text=El%20aragonés%2C%20el%20catalán%20de,cuarto%20de%20millón%20de%20ciudadanos

Fablans Zaragoza. “Siete lenguas minoritarias agonizan en España por falta de protección”. Disponible en: https://fablanszaragoza.blogspot.com/2017/11/siete-lenguas-minoritarias-agonizan-en.html?m=0

Flores González, Carlos. 2022. “Lenguas que se hablan en España”. Tatutrad traductores. Disponible en: https://tatutrad.net/lenguas-que-se-hablan-en-espana/

Moreno Corchete, Óscar. 2021. “La Protección Multinivel de las Lenguas Regionales en España”. Centro de Investigación para la Gobernanza Global. Disponible en: https://cigg-usal.es/la-proteccion-multinivel-de-las-lenguas-regionales-en-espana/


Amets Aurrekoetxea Vallejo. Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harreman eta Zuzenbideko gradu bikoitzeko ikaslea. www.linkedin.com/in/amets-aurrekoetxea-vallejo-453855254

* Irudia: starline irudia Freepik webgunean

No Hay Comentarios

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *