Archivo

Posts by: UN Etxea

Sarien banaketa, zuzenean, eitb.eus-en

XII. Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia zuzenean eskainiko du EiTBk ostiral honetan, martxoak 10, 20:00etatik aurrera, eitb.eus webgunearen bidez. Ekitaldia esteka honetan jarraitu ahal izango duzu Ekitaldia Ana Urrutiak aurkeztuko du eta Cruz Noguerak eta Sendoa Bilbaok (le ley fosfórica) parte hartuko dute. Elena Setienen ‘In this short life’ bideoa aurkeztuko da.

Terapiara joan al zara inoiz?

Marta Padura Muñoz. Osasunari buruz hitz egiten dugunean, askotan osasun mentala alde batera uzten dugu, osasun fisikoari lehentasuna emanez. Hala ere, osasun mentala funtsezkoa da gure ongizaterako. Honek, eguneroko zereginei ekiteko dugun moduari eragiteaz gain, beste pertsona batzuekin harremanak izateko dugun moduari ere eragiten dio, ohetik jaikitzea bezalako ekintza sinpleak zailduz. Baina, zergatik kostatzen zaigu […]

Lehiaketaren 12. edizioko finalistak

Hauek dira epaimahaiak aukeratu dituen 15 film labur finalistak, gaur otsailaren 25ean eztabaidatu ondoren: Aurtengo edizioan parte-hartze handia eta aurkeztutako lanen kalitatea nabarmendu dituzte. Zorionak guztioi! Martxoaren 10ean, ostegunean, 20:00etan EITBko Multibox Aretoan egingo den sari-banaketako ekitaldian bideo irabazleak zeintzuk diren jakingo dugu. (Mapa ikusi) Egun gutxi barru irekiko dugu zeremoniara joateko izen-ematea. Informazio puntuala […]

XII. edizioko epaimahaikideak aurkezten dizkizuegu

Joan den urtarrilaren 31n bideoak jasotzeko epea amaitu ondoren, 12. edizioko epaimahaikideak aurkezten dizkizuegu. Film labur irabazleak aukeratzeko epaimahai aparta dugu, honako hauek osatua: Begoña Atin Arratibel, Aritz Galarza,  Unai Aranzadi, Unai García Gallastegui, Itziar Idiazabal, Itziar Rubio, Amaia Barasorda Etxebarria, Gorka López Arantzamendi eta Maite Alonso. Unai Aranzadi. INDEPENDENT DOCS. Unaik Canal+ zinema sailean ekin zion bere ibilbideari, […]

Aske igeri egitea

Naiara Nájera Etxeandia.Zuzenbidea eta komunikazioa graduko ikaslea. Deustuko Unibertsitatea. Donostiako Campusa. Winter izurde bat zen, Floridan jaioa. Izurdea zenez, izugarri gustatzen zitzaion Atlantikoko uretan igeri egitea, egunean 64 km egin zitzakeen igerian, eta 500 metro baino gehiagoko sakoneran igeri egin. Winter oso lagunkoia zen, asko gustatzen zitzaion familiarekin eta gainerako taldekideekin denbora pasatzea, eta beti […]

Zaindu dezagun lurra

Marta Vázquez Razquin.Nazioarteko Harremanetako graduko ikaslea. Deustuko Unibertsitatea. Gogoratzen al duzue inurri eta txitxarraren fabula? Uda osoa lanean eta janaria biltzen eman zuen inurri txikiak, negua iristen zenean jateko izan zezan. Uda osoa kantuan eta atseden hartzen eman zuen txitxarrak. “Txitxarra pozik zegoen udaz gozatzen: eguzkiak diz-diz egiten zuen, loreek beren lurrina askatzen zuten, eta […]