Archivo

Posts by: UN Etxea

Garabide: garapenerako hizkuntza-lankidetza

Joan den astean, UN Etxean izan genituen bisitan Eñaut Agirre Goia eta Nerea Uriarte Goitia, Garabide elkarteko koordinatzailea eta nazioarteko harremanen arduraduna, hurrenez hurren. Garabide kooperazio linguistikoaren arloan dabil lanean 2005etik eta euskararen biziberritze prozesua munduko hainbat eskualdetako komunitate ezberdinekin partekatzea du xede. Elkar ezagutzeko aukera paregabea izateaz gain, bakoitzak martxan jarri dituen proiektu ezberdinei […]

XIII. edizioko epaimahaikideak aurkezten dizkizuegu

Joan den urtarrilaren 31n bideoak jasotzeko epea amaitu ondoren, 13. edizioko epaimahaikideak aurkezten dizkizuegu. Film labur irabazleak aukeratzeko epaimahai aparta dugu, honako hauek osatua: Begoña Atin Arratibel, Aritz Galarza,  Unai Aranzadi, Unai García Gallastegui, Itziar Idiazabal, Itziar Rubio, Jon Mikel Benito del Valle Solaun, Gorka López Arantzamendi eta Maite Alonso. Begoña Atin Arratibel. New Digital Media Euskadi. Informazio Zientzietan […]

Deialdiaren amaiera

Atzo, urtarrilak 31, amaitu zen XIII. Edizio honetarako bideoak aurkezteko deialdia. Parte hartze errekorra hautsi dugu berriz ere: 79 inskripzio jaso ditugu eta hitz asko euskaraz, gaztelaniaz, galizieraz, katalanez, rayano portugesez, nahuatlez, maputxez, yaganez, ukraineraz, italieraz, ingelesez, frantsesez, alemanez, zeinu-hizkuntzaz eta beste askotan. Eskerrik asko zuen inplikazioagatik, konpromisoagatik eta lanagatik! Datozen egunetan, edizio honetako epaimahaia […]

Bertsolaritza: euskal tradizioa baino askoz ere gehiago

Bertsolaritza bertsoak bat-batean asmatzeko arte gisa eta honen inguruan Euskal Herrian sortutako mugimendu sozial gisa definitzen dute batzuek. Halaber, Xabier Amuriza bertsolariak estrofa honen bidez definitzen du bertsolaritza:             Neurriz eta errimaz             kantatzea hitza             horra hor zer kirol mota             den bertsolaritza Era batera edo bestera, arte mota hau kantaren, errimen, neurrien eta […]

“Eman minutu 1 – Hitzak” lehiaketara zure bideoa aurkezteko azken astea

Datorren astean, urtarrilak 31n, amaituko da “Eman minutu 1 – HITZAK” lehiaketaren XIII. edizioko epemuga. Aurtengo edizioak, zehazki, kultura- eta hizkuntza-aniztasunari eta giza eskubideen sistemaren barruan kultura- eta hizkuntza-eskubideek duten lekuari buruz kontzientziatzea izango du helburu. UN Etxea – Asociación del País vasco para la UNESCO -k urtero martxan jartzen duen lehiaketak giza eskubideak defendatzen, […]

Gomerako Txistua, komunikatzeko modu alternatibo bat

Gomerako txistua Gomera uharteko (Kanariar uharteetako bigarren uharterik txikiena) hizkuntza txistukatua da, kultura kanariarraren adierazgarria. Milaka pertsonek erabiltzen dute hizkuntza hau distantzia handietara dauden gizabanakoen artean komunikatzeko: uhartetar askok ulertzen dute eta ulertzen dutenen artean, ia guztiek praktikatzen dute. Izan ere, hizkuntza honek, txistu ezberdinen bidez, Gomera uharteko biztanleek erabiltzen duten hizkuntza erreproduzitzen du. Hau […]