Blog

Elkarrizketa Marcelle Mardonekin

“Kultura-aniztasuna mehatxu gisa ikusteari utz diezaiokegu, aukera gisa ulertzen hasteko”. Nahia Varela Molina.Nazioarteko Harremanetako graduko ikaslea. Zimbabuarra, arkitektoa eta emakumeen eskubideen defendatzailea, Marcellek askatasunari buruz pentsatzen duena azaltzen digu eta kontzeptu horri buruz hausnartzeko aukera ematen digu. Egun on, Marcelle, noiz esango zenuke eduki zenuela zure lehen harremana askatasunaren kontzeptuarekin? 2009an Newcastletik (Ingalaterra) etorri nintzen […]

‘Lekua dagokigun’ dokumentalaren estreinaldia atzeratuta

Jakinarazten dizuegu ‘Lekua dagokigun’ dokumentalaren estreinaldia atzeratu behar izan dugula Eusko Jaurlaritzaren araudiak ezarritako desplazamendu-murrizketak direla eta. Dokumentalaren estreinaldia, Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan izango zena, azaroaren 28ko 12:00etarako aurreikusita zegoen. Bertan, Haurtzaro Ikastolako ikasleen eskutik ‘Lekua dagokigun’ dokumentala aurkeztuko zen, ‘EmanMinutu1’ INTERKULTURA lehiaketaren 9. edizioaren irabazlea izan zena. Osasun-baldintzak hobeto ahala estreinaldiaren data berria argitaratuko […]

Askatasuna MUNAren begietatik

“Askatasuna azaldu behar denean, ez dago askatasunik”. Nahia Varela Molina.Nazioarteko Harremanetako graduko ikaslea. Gaur Muna elkarrizketatzeko aukera izan dut. Munak bere burua emakume, etorkin eta errefuxiatu gisa definitzen du. Bere kontakizunaren bitartez askatasunaren kontzeptua ulertu nahi izan dut eta, ondoren azalduko den bezala, Munak askatasunaren nozioa zalantzan jartzeaz gain, zera bir-pentsatzera animatzen gaitu. Egun on […]

‘Lekua dagokigun’ dokumentalaren estreinaldia

Gonbidatuta zaudete ‘Lekua dagokigun’ dokumentalaren estreinaldira, non ‘Eman minutu 1 INTERKULTURAren alde’ lehiaketaren 9. edizioa irabazi zuen Haurtzaro Ikastolak sortutako filma proiektatuko dugu. Ekitaldia Fair Saturday programaren barnean ospatuko da, Guggenheim Bilbao Museoan, azaroak 28ean 12:00etan. Euskaraz egindako dokumentalak kulturartekotasunari buruzko hausnarketa sakona bultzatzen duen hezkuntza proiektua aurkezten du. Dokumentala Alaia Martin gidoilariaren eta Mirokutana […]

Zer askatasun?

Nahia Varela Molina.Nazioarteko Harremanetako graduko ikaslea. Askatasunari buruz hitz egiten dugunean zera etortzen zait burura: euren bizitza arriskuan jartzen zuten egoeretatik ihes eginda, gure herrialdean bizitzeko aukera bilatzen saiatzen diren pertsonak. Egia al da, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala-ren 1. artikuluak dioen bezala, “gizon-emakume guztiak aske jaiotzen direla, duintasun eta eskubide berberak dituztela”? Era berean, zilegi […]

NBEren 75. urteurrena

Gaur Nazio Batuen 75. urteurrena ospatzen dugu. 75 urte horietan, herrien arteko elkarrizketa funtsezkoa izan da aurrera egiteko Giza Eskubideetan eta askatasunean, hezkuntza unibertsalean, pobreziaren aurkako borrokan eta genero-berdintasunean, besteak beste. Estatuek, tokiko gobernuek, gizarte zibilak, enpresek eta pertsona guztiek elkarrekin lan egin behar dugu guztiontzako orainaldi eta etorkizun hobea eraikitzeko. Bat egin ospakizunarekin! Aldarrikatu […]