Archivo

Posts categorizados: Hitzak

Espainiako hizkuntza gutxituak

Ba al zenekien Espainian eta Espainiako Autonomia Erkidego ezberdinetan dauden hizkuntza ofizial eta koofizialez gain, beste asko ere badaudela, herritar askoren eguneroko hizkuntza gisa dirautenak? Gaur egun oso ezagunak diren espainiera, valentziera, euskara, galegoa, aranera edo katalanieraz gain, bablea, fala eta aragoiera, beste adibide batzuen artean, oraindik erabiltzen eta praktikatzen dira herrialdeko zenbait lekutan. Bi […]

Kulturartekotasuna taulara: Kulturarteko Bitakoraren Koadernoa

Joan den azaroaren 20an Kulturarteko Bitakoraren Koadernoa den ikaskuntza-komunitatearen azken ekitaldiaz gozatzera joan ziren pertsonez bete zen Bilboko BBK aretoa. Ekitaldia UN Etxeak jarri zuen abian orain dela hilabete batzuk, BBK Kuna, Bizkaiko Garapen Iraunkorreko Helburuen Etxearen laguntzarekin. Ekitaldia euskal gizarteak kulturartekotasunean parte hartzeko, elkarreragiteko eta elkarrekin bizitzeko duen moduaren adierazgarri izan zen. Bi ordu […]

Sustatu dezagun kulturartekotasuna: Azaroaren 20an, BBK aretoan

“Indarra desberdintasunetan datza, ez antzekotasunetan” Stephen R. Covey Datorren azaroaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko BBK Aretoan, Kultura Arteko Bitakora Koadernoaren amaiera ospatuko da. Bertan, protagonistek, ikaskuntza-komunitateko partaideak eurak izanik, beren bizipen eta esperientzia pertsonalak azaldu eta kontatuko dizkigute, eta beren kulturaren zati txiki bat erakutsiko digute, dantza, musika eta emanaldi ezberdinen bitartez, euren trebetasun eta […]

Eskuek ere hitzak adierazten dituzte

Ahots-kordek soinurik egin ezin dutenean, belarriak entzuteko gai ez direnean, orduan entzuten dute begiek eta egiten dute hitz eskuek. Zer da zeinu-hizkuntza edo keinu-hizkuntza? Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioaren arabera, berezko gramatika duen ikusizko, keinuzko eta espazioko hizkuntza naturala da, beste edozein hizkuntzaren ezaugarri guztiak eta funtzio berberak betetzen dituena. Halaber, Espainiako Zeinu-hizkuntza Irakasteko Institutua-ren arabera, […]

Euskal Diaspora: Gure mugetatik haratago

Oi ama Eskual Herri goxua zutandik urrun triste banüa adios gaixo etxen dena adios xiberua. Oi ama Eskual Herri Goxua – Benito Lertxundi Ugari dira antzina, bereziki Ameriketara, alde egin behar izan zuten euskaldunak. Ez da ezagutzen, ordea, gure lurraldea uztera behartuak izan ziren pertsonen kopuru zehatza, batzuek legez kanpo bideari ekin behar izan ziotelako, […]

Euskararen jatorria, enigma europar bat

Ba al zenekien euskeraren jatorria ezezaguna dela? Aurtengo “Eman minutu bat – Hitzak” lehiaketaren harira, 2011. urtean argitaratutako euskararen jatorriari buruzko dokumental hau aurkeztu nahi dizuet gaurkoan. Izan ere, ugari dira euskararen jatorriari buruzko ikerketak. Halaber, ugari dira ere ikerketa horien ondorioz sortutako hipotesiak. Nahiz eta urteetan zehar ikertzaile asko euskararen jatorria argitzen saiatu diren, […]