Archivo

Posts categorizados: Bizitza

Zaindu dezagun lurra

Marta Vázquez Razquin.Nazioarteko Harremanetako graduko ikaslea. Deustuko Unibertsitatea. Gogoratzen al duzue inurri eta txitxarraren fabula? Uda osoa lanean eta janaria biltzen eman zuen inurri txikiak, negua iristen zenean jateko izan zezan. Uda osoa kantuan eta atseden hartzen eman zuen txitxarrak. “Txitxarra pozik zegoen udaz gozatzen: eguzkiak diz-diz egiten zuen, loreek beren lurrina askatzen zuten, eta […]

Lehiaketaren epe amaiera

Joan den urtarrilaren 31n amaitu zen bideoen aurkezpen deialdia Bizitzaren XII. edizio honetarako. Edizio honetan, berriz ere gainditu dugu parte-hartzearen errekorra, 104 izen-emate izan baitira. Eskerrik asko zuen inplikazioagatik, zuen konpromisoagatik eta zuen lanagatik! Datozen egunetan aurkeztuko dizuegu datorren otsailaren 25ean kategoria guztietako irabazleak eta finalistak erabakitzeko bilduko den epaimahaia. Horren ondoren, bideo finalistak iragarriko […]

Plan bat daukagu

Bai, plan bat dugu pertsona guztien, planetaren eta oparotasunaren alde. Bai, bake unibertsala indartzeko helburua dugu. Onartzen baitugu pobrezia desagerraraztea, muturreko pobrezia barne, horixe dela gure erronkarik handiena. Plana elkarrekin egingo dugu pertsona guztiok elkarlanean. Gizateria pobreziaren tiraniatik askatu eta gure planeta babestu nahi dugulako. Bai, plan bat dugu, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako 17 […]

Garapen Iraunkorrerako Helburua, 18. zk.

Naiara Nájera Etxeandia.Zuzenbidea eta komunikazioa graduko ikaslea. Deustuko Unibertsitatea. Donostiako Campusa. Entzun al duzu eskubide kulturalen berri? Kulturarekin lotutako eskubideak dira. UNESCOk honela definitzen du kultura: ¨Gizarte baten edo gizarte-talde baten bereizgarri diren ezaugarri espiritual, material, intelektual eta afektiboen multzoa, zeinak, arteez eta letrez gain, honako hauek hartzen ditu barnean: bizimoduak, elkarrekin bizitzeko moduak, balio-sistemak, […]

Hiri jasangarriak

Naiara Nájera Etxeandia.Zuzenbidea eta komunikazioa graduko ikaslea. Deustuko Unibertsitatea. Donostiako Campusa. 2030erako munduko biztanleriaren %60 hirietan bizitzea espero da. Hirietaranzko exodoa gero eta ohikoagoa denez, hiriak azkar garatzen dira, batzuetan modu jasangarrian zabaltzeko astirik izan gabe. Horren ondorioz, gero eta biztanle gehiago daude auzo pobreetan, azpiegitura eta zerbitzu desegoki eta gainkargatuetan. Horrela, hiriak oso jasangarriak […]

1,90 dolar

Naiara Nájera Etxeandia.Zuzenbidea eta komunikazioa graduko ikaslea. Deustuko Unibertsitatea. Donostiako Campusa. Pandemiak zailtasun asko ekarri dizkio familia askori. Nazio Batuen arabera, muturreko pobrezian bizi diren pertsonen kopurua 1990eko %36tik 2015eko %10era jaitsi bada ere, pandemia murrizketa hori arriskuan jartzen ari da, egoera horretan bizi diren pertsonen kopurua 500 milioi pertsonatan handitu daitekeelako, hau da, munduko […]